Haurrak ez dira pertsona heldu txikiak

Los niños no són adultos pequeños 1

Gizakiok jaiotzatik bertatik bizi gara, airez, urez, janariz eta lurrez transmititzen diren giroko kutsatzaileek inguratuta. Denboraldi jakin batean agente kutsatzaile batetik gertu bizitzea kaltegarri izan daiteke gerora begira, bai guretzat bai gure ondorengoentzat.

Haurra eta bere ingurua

Gizakiok jaiotzatik bertatik bizi gara, airez, urez, janariz eta lurrez transmititzen diren giroko kutsatzaileek inguratuta. Denboraldi jakin batean agente kutsatzaile batetik gertu bizitzea kaltegarri izan daiteke gerora begira, bai guretzat bai gure ondorengoentzat.

Mundu globalizatu honetan, ingurumeneko kutsatzaileak nonahi daude. Beraz, jaioberriek, munduko herrialde gehienetan, kutsatzaile horien konposatu organikoak izaten dituzte gorputzean, oso nabarmenak eta luzaroan. Konposatu organiko horiek planeta osoan hedatu direla-eta, hainbat adituk honako hau adierazi dute: “pentsatzeko garaian, mundua gogoan; jarduterakoan, herria.” Izan ere, konposatu kimikoak toki hurbil eta jakinetan erabili arren, haien eragin kaltegarria erruz zabaltzen da eta okerragoa izan daiteke urrutiko parajeetan erabili den toki hurbil horietan baino.

Haurrak helduak baino ahulagoak dira ingurugiroa edozein dela ere, zeren haurren sistema neurologikoa, immunologikoa, digestio-aparatua, etab. osatu gabe baitaude. Gainera, euren jokabidearengatik ere (katuka ibiltzea dela, hartzen duten guztia ahora eramatea dela…), etengabe bizi dira haurrak hainbat kutsatzaileren arriskupean. Horregatik, beren garapen fisiko, sozial eta intelektuala babestu beharra dago nerabezarora iritsi arte.

Gaixotasun kroniko askoren sortzaileak organismoan metatzen dira bizitzaren hasieratik bertatik; hortaz, enbrioia eta umekia osatzen diren sasoia garrantzi handikoa da. Ezin dugu ahaztu, bestalde, egunetik egunera gaixotasun gehiago agertzen direla ingurugiro kutsatuaren ondorioz. Horretaz gain, ingurumenaren kutsadurak ere izugarri kaltetzen du haurren garapena, bereziki, garapen neurokonduktuala, immunitarioa eta sexuala. Era berean, amak haurdunaldian jarraitu beharreko dieta, bularra ematea eta haurraren elikadura oso garrantzizkoak dira haurraren garapenean: alde batetik, osasun-iturri dira, haurrak elikagai probetxugarri asko jasotzen baititu denboraldi horietan, eta, bestetik, gaixotasun-iturri, kutsatzeko modu ezin hobeak baitira.

Gai horri buruz egin izan den ikerketa epidemiologikoa (gaixotasunak prebenitzeko asmoz, herritarren gaixotasunen jatorria eta hedapena aztertzen dituena) honako honetan oinarritu da: gaixotasun edo sindrometzat jotzen diren prozesu patologiko batzuen jatorrian. Ildo horretan esan behar da azken urteotan izugarri handitu dela gertatutako aldaketak aztertzeko nahia. Egia esan, aldaketa horiek normaltasunez har litezke pertsona bakar baten kasuan, baina egoera zeharo aldatzen da biztanle asko direnean arriskupean daudenak. Eta horixe gertatzen da herrialde garatuetan dauden kutsatzaile gehienengatik. Biztanleen gorputzean topatu diren kutsatzaile-mailak, batetik, ez dira ondoez akutua sorrarazteko bezain altuak, baina, bestetik, badira aldaketa txiki batzuk eragiteko bezain altuak. Eta aldaketa horiei gehitzen bazaizkie beste arrisku-faktore ezagun batzuk, aise garatuko da patologiaren bat edo beste. Dena den, osasunerako kaltegarriak izanda ere, konposatu horiek umea jaio eta berehala ikertzen badira, gure osasunari mesede itzela egingo diogu, zeren arazoa gutxitzeko edo desagerrarazteko prebentzio-neurriak hartzea izango baitugu.