Ikerketaren diseinua

INMA proiektuaren kohorteak

Ikerlari talde batzuek kohorteak aztertuz lortutako esperientzian oinarritzen da INMA proiektua. Ikerlarien helburuak ez ziren berdinak kohorte guztietarako: a) Ribera d’ Ebreko kohortea (kopurua=102), esaterako, organokloratu eta merkurio kantitate handiko eremua da, eta hartantxe ebaluatu zen ingurumen-kutsatzaileek umeen garapenean zuten eragina; b) Menorcako kohortean (kop.=492), ordea, bestelako ikerketa egin zen, alegia, aireko alergeno eta substantzia narritagarriek zer-nolako harremana zuten alergia eta asma izatearekin; eta c) Granadako kohortean (kop.=668), azkenik, disruptore endokrinoek mutilei ugaltzeko azaroak sortzen ote zizkieten aztertu zen.

Aipaturiko kohorteen lan-eskarmentua oinarri hartuta, eta erabilitako protokolo berari jarraiki, beste kohorte batzuk diseinatu ziren, ingurumeneko kutsadurak umearen osasunari nola erasaten zion ebaluatzeko asmoz: Valentzia (kop.=787), Sabadell (kop.=622), Asturias (kop.=485) eta Gipuzkoa (kop.=612).

INMA proiektuaren biztanleria

Aztertu beharreko biztanleak honakoak ditugu: batetik, ikerketa-eremuetan bizi diren haurdun emakumeak (Ribera d’Ebre, Menorca, Granada, Valentzia, Sabadell, Asturias eta Gipuzkoa [1. irudia]) eta, bestetik, euren seme-alabak.

Localización geográfica de las siete cohorte INMA en España

1. irudia: Espainiako INMA proiektuaren 7 kohorteak

Amagaiak hautatzerakoan, irizpide hauek hartu ziren aintzat:

  • Kohorte bakoitzaren ikerketa-eremukoa izatea
  • Gutxienez, 16 urte izatea
  • Umeki bakarra izatea
  • Lagundutako ugalketa-programarik egin ez izana
  • Araubidez zegokion ospitalean erditzea
  • Jendearekin komunikatzeko gai izatea

Kohorte guztiak ez dira batera eta modu berean hautatu. Ribera d’Ebreko eta Granadako kohorteetan, esaterako, ospitaleratzeko momentuan aukeratu ziren amak. Ribera d’Ebreko kohortean, 1997ko martxotik 1999ko abendura bitartean hautatu ziren; Granadakoan, berriz, 2000ko urritik 2002ko uztailera. Menorcako kohortean, 1997ko uztailean hasi eta urtebetez luzatu zen amagaien aukeraketa; izan ere, uharteko osasun zentro guztietan (publiko nahiz pribatu) egin zen, umea jaio aurreko bisitaz baliatuta, momentu hartan eman baitzitzaien ikerketan parte hartzeko aukera. Lau kohorte berrietan, haurdunaldiko lehen bisitan (10garren astetik 13garrenera) hautatu ziren amak, araubidez zegokien ospitale publikoan edo inguruko osasun zentroan.

Valentziako kohortean, 2004ko otsailetik 2005ko ekainera moldatu zen hautapena; Sabadellgo kohortean, 2004ko uztailetik 2006ko uztailera, eta 2007ko maiatzetik 2007ko uztailera (azken hau errekrutatze gehigarri bat izan zen); Asturiasko kohortean, 2004ko maiatzetik ra 2007ko ekainera; eta Gipuzkoako kohortean, azkenik, 2006ko apiriletik 2008ko urtarrilera.

Ikerketa eremuak Ikerketa urteak Haurdun emakumeak Jaioberriak Haur 1,5 urte Haur 4 urte Haur 7 urte Haur 9 urte Haur 13 urte Haur 18 urte
Ribera d'Ebre 1997-1999 102 102 96 84  --- --- 41  
Menorca 1997-1998 530 492 482 470  468 422 345 on going
Granada 2000-2002 668 668 --- 220*  --- 300*    
Valencia 2004-2005 827 787 708 601  450 on going    
Sabadell 2004-2007 657 741 683 591  549 on going    
Asturias 2004-2007 494 485 475 460  on going      
Gipuzkoa 2006-2008 638 612 600 531  on going      
TOTAL   3.916 3.887 3.044 2.957        
*Subgrupo

Institut Municipal d´Investigació Mèdicako Batzorde Etikoak eta ikerketan sartuta zeuden ospitaleetako batzorde etikoak onartu zuten ikerketa. Haurdun emakumeek ahoz eta idatziz izan zuten ikerketaren berri. Parte-hartzaileei, informatu ondoren, beren baimena eskatzen zaie segimendu bakoitzean.

Segimendua

Kohorteei egiten zaien segimenduan aldaketa txikiak egon daitezke kohorte batetik bestera, nahiz eta funtsezko segimenduak kohorte guztietan egin diren (haurdunaldian, jaiotzean, urtebetera eta lau urtera). Ribera d’Ebreko eta Granadako kohorteetan, esaterako, segimenduak sasoi hauetan egin ziren: jaiotzean, urtebetera eta lau urtera. Haurdunaldian segimendurik egin ez bazen ere, haurdunaldiari buruzko galdetegi batzuk osatu ziren. Menorcako kohortean, aldiz, haurdunaldian hasi zen segimendua; hurrengo segimenduak jaiotzean, hiru hilabetera, urtebetera, bi, hiru, lau, sei, zazpi eta erdi, eta hamar urte eta erdira egin ziren. Lau kohorte berrietan, haurdunaldiko lehenengo hiruhilekoan hasi zen segimendua, eta berriro ere errepikatu zen bigarren eta hirugarren hiruhilekoan, erditzean, 6 hilabete betetzean (baina soil-soilik Sabadell eta Asturiasko kohorteetan), 12-18 hilabetera, 2-2,5 urtera eta 4-5 urtera. Nerabe izan arte egiten zitzaion segimendua haurrari, baldin eta finantzatzeko modurik bazegoen.

Datu-bilketa

Barneko interesak zirela kausa, kohorte bateko datu-bilketan aldaketa txikiak zeuden beste kohorte baten aldera; baina aldaketa nagusiak INMA kohorteetan jaso dira. Haurdun emakumeei eta umeei taxuzko ebaluazioak egin zitzaien. Informazioa biltzeko, ondorengo iturriak erabili dira: elkarrizketari adituek erabilitako galdetegiak, datu klinikoak, miaketa fisikoa, ekografiak, lagin biologikoak (odola, plazenta, gernua, listua, amaren esnea, ilea, eta azkazalak), elikagaiak eta ingurumen-neurriak (aire eta uraren kutsadura, kutsatzaile iraunkorrak eta erdi-iraunkorrak).

IgoIgo